Gure fisioterapia zentroan errehabilitazio fisikoa lantzen dugu persona bakoitzari eta egoera bakoitzari egokitutako tratamenduak erabiliz. Lesioen errehabilitazioarekin hasi eta zirujia ondorengo errehabilitazioraino.
Esperientzia da gure pazienteekin burutzen dugun errehabilitazio lanaren berme onenetako bat. Lesioaren edo traumatismoaren aurreko azterketa funtsezkoa da errehabilitazio fisikorako plana garatzeko. Lesio zerbikala izan, tendinitisa izan, gure zentroan zehatz-mehatz aztertuko dugu jarraitu beharreko tratamendua eta terapia.
Kotxe-istripua edo bestelako istripua izan baduzu, Islada fisioterapia zentroan zure kasua aztertuko dugu eta errekuperaziorako tratamendu egokia proposatuko dizugu. Zenbait aseguru-etxerekin dugun elkarlanari esker tramiteak azkartuko ditu fisioterapia tratamendu bat behar baduzu. Jar zaitez harremanetan gure taldearekin eta dituzun zalantza guztiak argituko ditugu.